1. Aurkezpena


Boluntariotzari buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legearen onespena, Euskal Autonomia Erkidegoko boluntariotza garatu eta bideratzeko urrats handia izan da, inolako zalantzarik gabe. Lege hori aplikatuz, 2001eko abenduaren 5ean Boluntariotzaren Euskal Kontseilua eratu zen. 2002. urtean orain aurkezten dizuegun Boluntariotzako Euskal Plan hau landu dugu.

Boluntariotzako Euskal Plan hau lantzeko prozesuan, lehendik aipatu dugun legeaz gain aurkitu ditugun erreferentzia baliagarri guztiak kontuan hartzen eta, batez ere, gure Erkidegoan boluntariotzari loturiko eragile edo agente ezberdinek parte har zezaten ahalegindu gara.

Plan honek, datozen urteotan boluntariotza garatzeko funtsezkotzat jotzen ditugun aurrekariak, helburuak eta ekintza-lerroak biltzen ditu. Plan hau plan-sorta bateko lehenengoa da. Ondoren egiten diren planek, une bakoitzean egiten denak aurrekoak lortu duena oinarritzat hartuko duelarik, lehendik aipatutako Legearen esparruan Euskal Autonomia Erkidegoan boluntariotza ahalik eta gehien indartzeko aukera emango dute.