|
Boluntariotzako Euskal Planean lortu
nahi diren helburuak proposatu ondoren, nahi diren lorpen
edo eragin horiek lortzeko aukera emango duten ekintza-lerroak
aurkeztu behar dira. (ikus 3.
eranskina)
Boluntariotzako Euskal Planaren laugarren
eta azken atal honen helburua, une honetan lehen aipatutako
boluntariotzaren esparruaren barruan oso konprometiturik
dauden agente eta eragileetariko bakoitzarentzat proposamenak
egitea da. Horrek ez du esan nahi Planaren hurrengo
bertsioetan ez direnik beste zenbait eragile edo agente
identifikatuko, ez eta horien ekarpenak planteatuko
ez direnik ere. Hemen biltzen diren proposamenen esparruan,
agente edo eragile horietako bakoitzak Planak harengandik
espero duen ekarpen espezifikoa egiteko aukera emango
dieten politikak, estrategiak, prozesuak eta jarduketak
diseinatu eta burutuko ditu.
Plan honen helburua, boluntariotzaren
esparruan eragina duten eta normalki Boluntariotzaren
Euskal Kontseiluan ordezkatuta dauden agente ezberdinen
eta eragile ezberdinen arteko adostasun politiko edo
estrategiko orokorraren adierazpena izatea da. Horregatik,
eragile horietako bakoitzari edo agente horietako bakoitzari
eskatzen zaizkion egitekoak edo rolak era ordenatu eta
koordinatuan banatzea du helburu.
Argi dagoenez gero, eragile edo agente
horiek dagoeneko gauzatzen ari diren jardueren onarpena
eta balorazioa da abiapuntua, eta horien guztien adostasunarekin
eta laguntzarekin beste urrats bat egin nahi da, haiek
egiten dituzten ahaleginak hobeto banatzeko eta ahalik
eta sinergiarik handiena lortzeko.
Helburuen atalean adierazleak eta estandarrak
lortu nahi diren emaitzekin eta inpaktuarekin parekatu
diren bezala, une honetan Planaren burutzapena ebaluatzea
ahalbidetuko duten prozesuko adierazleak eta estandarrak
proposatuko ditugu. Kasu honetan ere proposatzen ditugun
(beti bat ekintza-lerro bakoitzeko) adierazle eta estandarren
entsegu-izaera azpimarratu nahi dugu, eta ebaluazioa
egiten dutenek adierazle-sorta osatu behar dutela gogorarazi
nahi dugu, bereziki ondokoa egin beharko dutelarik:
· Prozesuen hartzaile eta protagonisten
poztasuna islatzen duten adierazleak ahalik eta gehien
barne hartzea.
· Emandako datuak beste aldagai
batzuen arabera (adibidez, sexua edo adina) bereiztea,
hala dagokion bakoitzean, horiek ez badira kontuan hartzen
informazio balioduna ezkutuan gera daitekeelako.
Atal hau zazpi zatitan banatuta dago,
eta Boluntariotzako Euskal Planak jarduketa-proposamenak
egiten dizkien eragile edo agente bakoitzari zuzenduta
daude:
· Boluntarioak dituzten erakundeak
eta hauen sareak.
· Boluntariotzako agentziak.
· Boluntariotzaren Euskal Kontseilua.
· Udalak eta hauen elkarteak.
· Foru Aldundiak.
· Eusko Jaurlaritza.
· Beste zenbait eragile edo agente garrantzitsu.
Argi eta garbi utzi behar da Plan honetan
proposatzen diren ekintza-lerroek ez dutela agente horietako
bakoitzak boluntariotzari loturik egiten duen guztia
agortu nahi. Eragile bakoitzari zenbait jarduketa-orientabide
ematea du helburu, guztion ahaleginarekin proposatu
diren helburuak lortzea ahalbidetuko dutelarik.
4.1. Boluntarioak dituzten erakundeak
eta hauen sareak
Boluntarioak dituzten erakunde eta sareentzat,
ondoko lehentasunezko ekintza-lerroak proposatzen dira:
4.1.1. Boluntariotzako Euskal Plana aztertu
eta hedatzea, testuinguru jakin bati egokitutako modu
pedagogiko eta parte-hartzailean.
Adierazlea: Boluntariotzako Euskal Planari
buruzko lan-ekintzen kopurua haren aplikazioaren lehenengo
urtean.
Estandarra: 2ko batez bestekoa agente edo eragile bakoitzeko.
4.1.2. Erakunde bakoitzean edo erakunde-sare
bakoitzean boluntarioak erakarri, barne hartu eta, oro
har, laguntzeko ekintza espezifikoak barne hartzen dituzten
giza baliabide boluntarioen kudeaketa-prozesuak diseinatzea
(edo berrikustea, lehendik diseinatuta baldin badaude),
burutzea eta ebaluatzea, ateratako ondorioen berri emanez
eta prozesu horien arduradunak identifikatuz.
Adierazlea: Boluntarioen laguntzerako
erantzukizunak esleituta dituen erakunde-kopuruaren
gehikuntza.
Estandarra: %50
4.1.3. Erakunde bakoitzean edo erakunde-sare bakoitzean
boluntarioen premien azterketan oinarrituriko prestakuntza-prozesuak
diseinatzea (edo berrikustea, lehendik diseinatuta baldin
badaude), burutzea eta ebaluatzea. Prozesu horiek, alde
batetik, erakundearen ekintza eta hausnarketa-dinamikaren
aprobetxamendua (prestakuntzari loturik) barne hartuko
dute, eta bestetik, barneko prestakuntza-ekintzen burutzapena
eta kanpoko prestakuntza-ekintzen parte-hartzea (lehentasun
gisara, erakundean lan egiten duten pertsona guztiei
zuzendutakoak eta boluntarioei bereziki zuzendutakoak
elkartuz).
4.1.4. Erakundeetan edo erakunde-sareetan
Boluntariotzari buruzko Legearen 8.4.a artikuluak eskatzen
duen boluntarioaren estatutua lantzeko edo berrikusteko
prozesuak garatzea.
Adierazlea: Boluntarioaren estatutua
lantzen edo berrikusten duen erakunde-kopurua.
Estandarra: 250.
4.1.5. Boluntarioek lan egiten duteneko
erakundeen hausnarketa eta erabakietan parte hartzeko
gune edo agente formal eta operatiboak sortzea edo,
hala dagokionean, indartzea, arreta berezia eskainiz
boluntariotzaren balioak indartuko dituen ekintza eta
nortasunaren arteko orekari.
Adierazlea: Parte hartzeko guneak formalizatzen
eta abian jartzen dituen erakunde-kopurua.
Estandarra: 50
4.1.6. Erakundeetan genero-ikuspegia
barne hartzearen alorrean esperientzia berritzaileak
egitea eta plazaratzea.
Adierazlea: Plazaratutako esperientzia-kopurua.
Estandarra: 10.
4.1.7. Boluntariotzako Erakundeen Errolda
Orokorrean sartzeko beharrezkoak diren tramiteak egitea.
Adierazlea: Erroldan sartzeko beharrezkoak
diren tramiteak egiten ari den erakunde-kopurua.
Estandarra: 500.
4.1.8. Erakunde eta erakunde-sareen eta
gizarte-komunikabide, enpresa-erakunde eta sindikatuen
artean elkarrizketa-ekintzak burutu, ebaluatu, hobetu
eta plazaratzea, instituzio horiek boluntariotzari buruz
duten irudiarengan eta boluntariotzarekiko duten portaerarengan
eragiteko xedez.
Adierazlea: Egindako eta komunikatutako
elkarrizketa-ekintzen kopurua.
Estandarra: 150.
4.2. Boluntariotzako agentziak
Boluntariotzako agentzientzat, ondoko
lehentasunezko ekintza-lerroak proposatzen dira:
4.2.1. Boluntariotzako Euskal Plana aztertu
eta hedatzea, testuinguru jakin bati egokitutako modu
pedagogiko eta parte-hartze handikoan.
Adierazlea: Boluntariotzako Euskal Planari
buruzko lan-ekintzen kopurua haren aplikazioaren lehenengo
urtean.
Estandarra: 2ko batez bestekoa agente edo eragile bakoitzeko.
4.2.2. Boluntariotzari buruzko Legearen
12.e artikuluak aipatzen dituen eta agentziak jadanik
gauzatzen ari diren informazio, dokumentazio, aholkularitza
eta laguntza teknikorako ekintzak berrikusi, doitu,
burutu, ebaluatu, hobetu, sistematizatu eta plazaratzea.
Adierazlea: Agentziek informazio, dokumentazio,
aholkularitza eta laguntza teknikorako egindako zerbitzuekin
erlazionaturik dauden eta dokumentu bidez egiaztatu
den hobekuntza-kopurua.
Estandarra: 30.
4.2.3. Boluntarioei bereziki zuzendutako
prestakuntza-eskaintzak prestatu, burutu eta ebaluatzea
(ateratako ondorioen berri emanez). Eskaintza horiek,
erakundeek edo beste zenbait prestakuntza-hornitzailek
burutzen dituztenen osagarri izango dira.
Adierazlea: Agentziek eskainitako edo
proposatutako prestakuntza-ekintzetan urte osoan igarotako
ordu-kopurua.
Estandarra: 300 edo gehiago.
4.2.4. Boluntarioen laguntzeaz eta, oro
har, giza baliabide boluntarioak kudeatzeaz arduratzen
diren pertsonei bereziki zuzendutako prestakuntza-eskaintzak
prestatu, burutu eta ebaluatzea (ateratako ondorioen
berri emanez). Eskaintza horiek, erakundeek edo beste
zenbait prestakuntza-hornitzailek burutzen dituztenen
osagarri izango dira.
Adierazlea: Agentziek eskainitako edo
proposatutako prestakuntza-ekintzetan urte osoan igarotako
ordu-kopurua.
Estandarra: 150 edo gehiago.
4.2.5. Boluntariotzaren alorrean praktika
egokiak eta, bereziki, praktika berritzaileak zabaltzeko
ekintzak sistematikoki burutzea.
Adierazlea: Praktika egokiak eta praktika
berritzaileak zabaltzeko ekintza-kopurua.
Estandarra: 10 edo gehiago.
4.2.6. Boluntario-jardunaren estandar
etikoak garatu eta zabaltzea.
Adierazlea: Boluntario-jardunerako estandar
etikoen garapen eta zabalkuntza-ekintzen kopurua, publikoki
ezagunak direla eta horietan bi erakundek edo gehiagok
parte hartzen dutela.
Estandarra: 10.
4.2.7. Agentzien artean eta, oro har,
boluntariotzaren esparruko eragile edo agente ezberdinen
artean hausnarketa eta eztabaidarako harreman eta truke-dinamikak
sendotzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan eta
kanpoan.
Adierazlea: Bi erakundek edo gehiagok
parte hartzen duten jardunaldien edo, oro har, boluntariotzarekin
erlazionatutako jardueren ondorioz egindako argitalpen-kopurua.
Estandarra: 10.
4.2.8. Harremanetan daudeneko boluntariotzako
sektoreen dibertsifikazioa helburu duten ekintzak.
Adierazlea: Plana burutzen hasten den
unean handiena den boluntariotza-sektorean barne hartuta
ez dauden erakundeei zuzendutako komunikazio-kopuruaren
gehikuntza.
Estandarra: %100
4.2.9. Agentziek boluntariotzaren esparruan
burutzen dituzten bitartekotza-lanak egituratu eta hobetzea.
Adierazlea: Agentziek burutzen dituzten
bitartekotza-prozesuetan sartutako eta dokumentu bidez
egiaztaturiko hobekuntzak.
Estandarra: 5.
4.3. Boluntariotzaren Euskal Kontseilua
Boluntariotzaren Euskal Kontseiluarentzat,
ondoko lehentasunezko ekintza-lerroak proposatzen dira:
4.3.1. Boluntariotzako Euskal Plana aztertu
eta hedatzea, testuinguru jakin bati egokitutako modu
pedagogiko eta parte-hartze handikoan.
Adierazlea: Boluntariotzako Euskal Planari
buruzko lan-ekintzen kopurua haren aplikazioaren lehenengo
urtean.
Estandarra: 2ko batez bestekoa agente edo eragile bakoitzeko.
4.3.2. Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak
bere jardueraren plangintza, burutzapena, ebaluazioa
eta zabalkundea egitea, Boluntariotzari buruzko Legean
ezarritakoaren arabera.
Adierazlea: Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak
egindako jardueren eta lortutako emaitzen zabalkunde-ekintzak.
Estandarra: 5.
4.3.3. Boluntariotzaren esparruan barne
hartuta dauden agente ezberdinekin sistematikoki elkarrizketan
jardutea.
Adierazlea: Boluntariotzaren Euskal Kontseiluarekin
batera jarduten duten erakunde publiko eta pribatuen
kopurua.
Estandarra: 20.
4.3.4. Boluntariotzako Euskal Planaren
burutzapenaren etengabeko jarraipena egitea, eta prozesu,
emaitza eta inpaktuari buruzko balorazioak egitea.
Adierazlea: Boluntariotzako Euskal Planaren
burutzapenaren jarraipenerako urtean zehar egindako
saio-kopurua.
Estandarra: 2.
4.3.5. Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren
barne-hartzean, egituratzean, funtzionamenduan eta harremanetan
sartu beharreko aldaketei buruzko hausnarketa egitea.
Adierazlea: Hausnarketa horretarako egindako
saioak.
Estandarra: 2
4.3.6. Kontseiluaren berrikuntza-prozesua
dinamizatzea.
Adierazlea: Boluntariotzaren Euskal Kontseilua
berritzera zuzendutako ekintza-kopurua.
Estandarra: 5.
4.4. Udalak eta hauen elkarteak
Udalentzat eta hauen elkarteentzat ondoko
lehentasunezko ekintza-lerroak proposatzen dira:
4.4.1. Boluntariotzako Euskal Plana aztertu
eta hedatzea, testuinguru jakin bati egokitutako modu
pedagogiko eta parte-hartze handikoan.
Adierazlea: Boluntariotzako Euskal Planari
buruzko lan-ekintzen kopurua haren aplikazioaren lehenengo
urtean.
Estandarra: 2ko batez bestekoa agente edo eragile bakoitzeko.
4.4.2. Boluntariotzari laguntzeko (adibidez
urteroko) planak, programak edo proiektuak diseinatu
(dagozkien aldez aurreko azterlanekin), burutu eta ebaluatzea
(emaitzen berri emanez, tokiko komunikabideei ere).
Adierazlea: Onetsi, burutu eta ebaluatutako
plan, programa edo proiektuen kopurua.
Estandarra: 30.
4.4.3. Politika, plan, programa edo proiektuetan
boluntariotzak zeharkako elementu gisa duen presentzia
mantendu, barne hartu edo hobetzea (eta zabaltzea).
Adierazlea: Politika, plan, programa
edo proiektuetan boluntariotzaren zeharkako elementu-izaerarekin
erlazionatutako alderdi berriak sartzen dituzten Udalen
kopurua.
Estandarra: 15.
4.4.4. Toki-eremuan boluntariotza duten
erakunde ezberdinen arteko elkarreragina bultzatzen
duten ekintzak diseinatu, burutu, ebaluatu eta zabaltzea.
Adierazlea: Ekintza-kopurua.
Estandarra: 30.
4.4.5. Boluntario-jarduera garatzeko
azpiegitura eta material-ekipamenduen ekarpena egitea
eta horien eskaintza hobetzea.
Adierazlea: Udalek eta hauen elkarteek
boluntariotzaren erakundeei eskainitako azpiegitura
berriak.
Estandarra: 15.
4.4.5. Toki edo eskualde-mailan herritarren
parte-hartzerako prozesuetan boluntariotzaren erakundeei
eskaintzen zaizkien gune eta prozesuak egituratzea eta
hobetzea.
Adierazlea: Herritarren parte-hartzerako
guneetan egindako aldaketei buruz zabaldutako esperientziak.
Estandarra: 15.
4.5. Foru Aldundiak
Foru Aldundientzat ondoko lehentasunezko
ekintza-lerroak proposatzen dira:
4.5.1. Boluntariotzako Euskal Plana aztertu
eta hedatzea, testuinguru jakin bati egokitutako modu
pedagogiko eta parte-hartze handikoan.
Adierazlea: Boluntariotzako Euskal Planari
buruzko lan-ekintzen kopurua haren aplikazioaren lehenengo
urtean.
Estandarra: 2ko batez bestekoa agente edo eragile bakoitzeko.
4.5.2. Boluntariotzari laguntzeko (adibidez
urteroko) planak, programak edo proiektuak diseinatu
(dagozkien aldez aurreko azterlanekin), burutu eta ebaluatzea
(emaitzen berri emanez, eskualdeko komunikabideei ere),
arduradunak izendatuz.
Adierazlea: Onetsi, burutu eta ebaluatutako
plan, programa edo proiektuen kopurua.
Estandarra: 6 (hiru Foru Aldundiak batuz).
4.5.3. Boluntariotzaren eskualde-agentzien
funtzionamendua, garapena eta sendotzea ahalbidetzen
duten finantzaketa egonkorra (batez ere hitzarmenen
bitartez) eta beste zenbait laguntza-mota (eta ikuskaritza-mota)
eskaintzea.
Adierazlea: Boluntariotzako agentziek
Foru Aldundien bitartez jasotako laguntzari buruz azaldutako
poztasun-maila.
Estandarra: %70ekoa edo handiagoa.
4.5.4. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru
Foru Aldundietako departamentu ezberdinen politika,
plan, programa edo proiektuetan boluntariotzak zeharkako
elementu gisa duen presentzia mantendu, barne hartu
edo hobetzea (eta zabaltzea).
Adierazlea: Politika, plan, programa
edo proiektuetan boluntariotzaren zeharkako elementu-izaerarekin
erlazionatutako alderdi berriak sartzen dituzten Foru
Departamentuen kopurua.
Estandarra: 10.
4.5.5. Boluntarioei bereziki zuzendutako
eta lurralde-eremuan egindako prestakuntza-ekintzak
burutzeko finantzaketa egonkorra eta beste zenbait laguntza-mota
(eta ikuskaritza-mota) eskaintzea.
Adierazlea: Finantzatutako prestakuntza-ekintzen
kopurua.
Estandarra: 10 (hiru Foru Aldundiak batuz).
4.5.6. Boluntarioak dituzten erakundeek
egiten duten giza baliabide boluntarioen kudeaketa erraztu
eta egituratzeko ekintzak diseinatu, burutu eta ebaluatzea.
Adierazlea. Ekintza-kopurua.
Estandarra: 5.
4.5.7. Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde
ezberdinetako enpresa-erakundeekin boluntariotzaren
gaiari buruzko truke eta elkarreraginerako harremanak
ezarri eta mantentzea.
Adierazlea: Foru Aldundien eta enpresa-erakundeen
ordezkariek egindako bilerak.
Estandarra: 10.
4.5.8. Boluntario-jarduera garatzeko
azpiegitura eta material-ekipamenduen ekarpena egitea
eta horien eskaintza hobetzea.
Adierazlea: Foru Aldundiek boluntariotzaren
erakundeei eskainitako azpiegitura berriak.
Estandarra: 10.
4.6. Eusko Jaurlaritza
Eusko Jaurlaritzarentzat ondoko lehentasunezko
ekintza-lerroak proposatzen dira:
4.6.1. Boluntariotzako Euskal Plana aztertu
eta hedatzea, testuinguru jakin bati egokitutako modu
pedagogiko eta parte-hartze handikoan.
Adierazlea: Boluntariotzako Euskal Planari
buruzko lan-ekintzen kopurua haren aplikazioaren lehenengo
urtean.
Estandarra: 2ko batez bestekoa agente edo eragile bakoitzeko.
4.6.2. Boluntariotzako Legean aurreikusitako
boluntariotza sustatzeko neurriak garatu eta burutzea.
Adierazlea: Arauak garatzeko gauzatutako
ekimenak.
Estandarra: 2
4.6.3. Boluntariotzari laguntzeko (adibidez
urteroko) planak, programak edo proiektuak diseinatu
(dagozkien aldez aurreko azterlanekin), burutu eta ebaluatzea
(emaitzen berri emanez, erkidegoko komunikabideei ere),
arduradunak izendatuz.
Adierazlea: Onetsi, burutu eta ebaluatutako
plan, programa edo proiektuen kopurua.
Estandarra: 2.
4.6.4. Euskal Autonomia Erkidegoko boluntariotzaren
errealitateari eta egiten diren esku-hartze ezberdinek
errealitate horrengan sortzen dituzten eraginei buruzko
ikerketa-lan bat (sistematikoa, partaidetzazkoa eta
genero-ikuspegia barne hartzen duena) egitea, bai eta
emaitzen berri ematea ere.
Adierazlea: Boluntariotzako Euskal Kontseiluak
Eusko Jaurlaritzak garatzen dituen ikerketa-prozesuei
buruz azaldutako poztasun-maila.
Estandarra: %70ekoa edo handiagoa.
4.6.5. Eusko Jaurlaritzak boluntariotzaren
egoera aztertzeko martxan dituen gizarte-ikerketako
baliabideak erabili ahal izateko elkarrizketak eta lanak
egitea.
Adierazlea: Ikerketa-baliabideek boluntariotzari
loturiko alderdiak barne hartzeko xedez departamentuen
artean egindako bilera eta lanen urteko ordu-kopurua.
Estandarra: 40.
4.6.6. Lurralde-agentziei finantzaketa
egonkorra (batez ere hitzarmenen bitartez) eta beste
zenbait laguntza-mota (eta ikuskaritza-mota) eskaintzea,
Boluntariotzari buruzko Legearen 9. artikuluan Eusko
Jaurlaritzari emandako ondoko eskumenak gauzatzeko:
Autonomia Erkidegoan garatzen diren baliabideei buruzko
katalogo publiko bat egitea; lehendik dauden fondoak
koordinatuko dituzten boluntariotzari buruzko agiri-fondoa
eta datu-basea sortzea; erakundeei eskatzen dituzten
aholkularitza teknikoa eta lankidetza zehatza eskaintzea.
Adierazlea: Sinatutako hitzarmenak.
Estandarra: 3.
4.6.7. Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateekin
harremanak finkatu eta sendotzea, gizarte-segmentu edo
sektore ezberdinetan boluntariotza-jardunaren errealitateari
eta gaitasunei buruzko doktorego-tesien eta bestelako
ikerketen burutzapena eta zabalkundea bultzatzeko eta,
oro har, boluntariotzaren alorrean unibertsitateen lankidetza
sendotzeko.
Adierazlea: Eusko Jaurlaritzaren eta
unibertsitateen ordezkariek egindako bilerak.
Estandarra: 10.
4.6.8. Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatuekin
boluntariotzaren gaiari buruzko truke eta elkarreraginerako
harremanak ezarri eta mantentzea (enpresaren munduan
boluntariotza sendotzeko helburuarekin, besteak beste).
Adierazlea: Eusko Jaurlaritzaren eta
sindikatuen ordezkariek egindako bilerak.
Estandarra: 10.
4.6.9. Eusko Jaurlaritzako sail ezberdinen
politika, plan, programa edo proiektuetan boluntariotzak
zeharkako elementu gisa duen presentzia mantendu, barne
hartu edo hobetzea (eta zabaltzea).
Adierazlea: Politika, plan, programa
edo proiektuetan boluntariotzaren zeharkako elementu-izaerarekin
erlazionatutako alderdi berriak sartzen dituzten boluntariotzaren
alorrean eskumena duen sailaz bestelako sailen kopurua.
Estandarra: 4.
4.6.10. Finantzaketa egonkorra eta beste
zenbait laguntza-mota (eta ikuskaritza-mota) eskaintzea,
bereziki boluntarioei zuzendutako eta Euskal Autonomia
Erkidego osoan egiten diren prestakuntza-ekintzak burutzeko.
Adierazlea: Finantzatu diren prestakuntza-ekintzen
kopurua.
Estandarra: 10.
4.6.11. Boluntarioak dituzten erakundeek
genero-hesia gainditu ahal izateko ekintzak diseinatu,
burutu eta ebaluatzea.
Adierazlea. Ekintza-kopurua.
Estandarra: 5.
4.6.12. Boluntarioak dituzten erakundeek
hesi digitala gainditu ahal izateko ekintzak diseinatu,
burutu eta ebaluatzea.
Adierazlea: Ekintza-kopurua.
Estandarra: 5.
4.6.13. Boluntariotzari buruzko Legearen
eta, bereziki, Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorraren
existentziaren zabalkunderako (boluntarioei, erakundeei,
instituzioei eta, oro har, gizarteari zuzenduta) eta
erakundeak errolda horretan barne har daitezen bultzatzeko
ekintzak burutzea.
Adierazlea. Ekintza-kopurua.
Estandarra: 5.
4.6.14. Boluntariotzako Erakundeen Errolda
Orokorraren arduradunen eta fundazioen eta elkarteen
erregistroen arduradunen artean funtzionamendu-akordioak
ezartzea.
Adierazlea. Dokumentu-euskarriarekin
ezarritako protokoloa.
Estandarra: 1.
4.6.15. Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren
funtzionamendurako eta hura indartzeko finantzaketa
eta bestelako laguntzak ematea.
Adierazlea: Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak
jasotako laguntzari buruz azaltzen duen poztasun-maila.
Estandarra: %70ekoa edo handiagoa
4.6.16. Boluntariotzaren Euskal Kontseiluarekin
lankidetzan, boluntariotzaren egoerari eta lehen Boluntariotzako
Euskal Planaren eraginei buruzko ebaluazio etengabea,
osatua eta parte-hartze handikoa egitea (hala pertsona
boluntarioen nola boluntario-ekintzaren hartzaile diren
pertsonen ekarpenekin), bigarren Plan bat egiteko oinarriak
finkatuko dituelarik.
Adierazlea: Ebidentzia enpiriko nahikoa
eta egokia ematen duten eta Planean barne hartuta dauden
adierazleen ehunekoa.
Estandarra: %70ekoa edo handiagoa
4.6.17. Boluntario-jarduera garatzeko
azpiegitura eta material-ekipamenduen ekarpena egitea
eta horien eskaintza hobetzea.
Adierazlea: Eusko Jaurlaritzak boluntariotzaren
erakundeei eskainitako azpiegitura berriak.
Estandarra: 5.
4.7. Beste zenbait eragile edo agente
Boluntariotzaren esparruan jadanik laguntza
garrantzitsua eskaintzen ari diren Aurrezki Kutxak eta
Fundazioak bezalako erakundeentzat, ondoko lehentasunezko
ekintza-lerroak proposatzen dira:
4.7.1. Boluntariotzako Euskal Plana aztertu
eta hedatzea, testuinguru jakin bati egokitutako modu
pedagogiko eta parte-hartze handikoan.
Adierazlea: Boluntariotzako Euskal Planari
buruzko lan-ekintzen kopurua haren aplikazioaren lehenengo
urtean.
Estandarra: 2ko batez bestekoa agente edo eragile bakoitzeko.
4.7.2. Boluntariotzari laguntzeko (adibidez
urteroko) planak, programak edo proiektuak diseinatu
(dagozkien aldez aurreko azterlanekin), burutu eta ebaluatzea
(emaitzen berri emanez).
Adierazlea: Onetsi, burutu eta ebaluatutako
plan, programa edo proiektuen kopurua.
Estandarra: 5.
4.7.3. Aurrezki Kutxak eta Fundazioak
bezalako erakundeek boluntariotzako agentzia eta erakundeei
finantzaketa eta bestelako laguntzak ematea.
Adierazlea: Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak
Aurrezki Kutxek eta Fundazioek emandako laguntzari buruz
azaltzen duen poztasun-maila.
Estandarra: %70ekoa edo handiagoa.
4.7.4. Boluntariotzari laguntzen dioten
Aurrezki Kutxa eta Fundazioen eta boluntariotzaren esparruan
diharduten beste zenbait agenteren artean elkarrizketa-bide
normalak ezartzea.
Adierazlea: Hasitako elkarrizketa-dinamika
berrien kopurua.
Estandarra: 10.
Donostia-San Sebastián,
2002ko abenduaren 9an
|