Oinarrizko baloreak
 
Boluntariotzako Euskal Planean ondorengo baloreen alde egiten da apostu:


  • Askatasunean buruturiko doako elkartasunaren eta altruismo sozietarioaren adierazpena.

  • Boluntarioentzako osasungarria, pozgarria, eta asegarria izatea.

  • Maila publikoan herritarren partehartzerako bidea izatea.

  • Sentikorra eta gertukoa, giza beharrizanei aurrehartzeko gaitasuna duena.

  • Barnerakorra eta abegitsua beraien artean hainbat arlotan desberdinak diren pertsonekiko.

  • Ordaindutako lanaren, garapen ekonomikoaren, giza-sare informalen edota Administrazio Publikoek giza bearrizanei erantzuteko duten konpromisoaren artean harreman sinergikoa eman dadila bilatzen du

  • Kreatiboa eta berriztatzailea.

  • Gizalegezko konpromisoaren adierazlea eta eskola dela.

  • Botere publikoekiko, irabazizko sektoreekiko, edota beste edozein instantzia edo agente sozialekiko autonomoa dela bere egiturei, proposamen kooperatiboei eta kritikei dagokienez .

  • Ehun sozialaren eraikitzaile eta eraldatzailea (kapital soziala, kapital erlazionala eta konpartitutako baloreak sortuaz).

  • Pertsona eta ingurugiro zaurkorrekiko, non baztertze soziala sortzen eta ematen den, lehentasuna adierazten eta praktikatzen duela.

  • Artikulatua, egituratua, aktiboa eta interlokuzio ahalmena duten eta sostengarriak diren erakunde eta sare kreatiboetan partehartzailea.