|
Hasieratik bertatik erabat ezinbestekotzat
eta onuragarritzat jo zen Boluntariotzako Euskal Planaren
lanketan partehartzea eduki ahal izatea, ahalik eta
pertsona boluntario, erakunde, eta administrazio publiko
zenbateko kopuru handienak. Orokorrean, boluntariotzaren
jarduera eta baloreen bitartez bultzatzen den bezalako
gizarte justuago eta solidarioago baten eraikuntzan
bere burua barneratua ikusten duen edozein pertsona
edo gizarte agentek.
Boluntariotzako Euskal Kontseiluan espreski
sortutako komisioak planaren zirriborroa landu ondoren,
partehartzerako eta kontsultarako zen epealdia ireki
zen. Boluntariotzako Euskal Plana lantzeko komisioak
planaren behin-betiko proposamena eraikitzerako garaian,
hiru herrialdetako boluntariotza agentziek antolatutako
jardunaldien eta topaldien bidez, zein beste bide batzuen
bitartez jasotako ekarpenak aztertu eta kontuan hartu
zituen.
|